XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña nortzuk eta beste aiek ola itzegiten?.

Ori ez.

Alabaiñia, emen, JAKlN-en, olako elementu batzuen bearra bagenuke, ba, benetan; propaganda egiteko.

Gaiñera, olan itzegiten dutenen sikolojiaren leit-motiv jakiten errez da: eurek singularrean nai lukete esan, baiña, baiña, gaurko gizartean itxusia ere ba-da-ta, pluralera jo bear, ba.

Zorioneko baiña ori, ostantzean jaia konpleto gendun dagoaneko.

Lastime!.

Aize aiek alde egin zuten.

Jainkoari eskerrak.

Ordea, galdu ote da usarioa, nork bere burua laudatzeko oitura.

Kia, ez.

Egia, esakizun ura kendu zan.

Orain, ordea, beste era batera, beste soro baten erne zaigu.

Ta berbera da, ezaguna.

Deabru-belarra-ren tajuzkoa, dirudianez.

Egunean olatsu ematen digute, disimuloz: Katoliko aurreratuak, Gaurko katolikoak, modernoak.

Oek dirala benetako katolikoak, zer esanik ez, katolikoenak.

Bapo!.

Ez gaituzte engaiñatzen, ez.

Leengoa bera duk, itzek aldatuz.

Kamaleoiaren larruarena egiten dute emen itzak, besterik ez.

Nolanai ere Frantzia-ko Matxinadan bezala gerta baledi, gaitz erdi.

An txarrera egin zutena, guk onera aldatuko bagenu, esan nai dut.

An, luzaroan, itzekin konformatzen ziran Desmoulins, Robespierre, Danton, Marat, Fouché ta oiek.

Meatxuak besterik etziran entzuten euren aoetatik: gillotina gora ta gillotina beera.

Baiña meatxuak xoillik, e.

Ta orduan bromarik ez gero!.

Nai ez-ta ere, euren itzen menpeko ta morroi lotsagarriak biurtu bear.

Korrontaren kontra egiteko indarrik etzezaken euki-ta, beranduegi baizan.

Lojika garbia.

Gu ere, itz oek bide, sikolojia bat eratzen ari gera.

Ari gera.

Eta, azkenik, gertatu dakigukena bistan da.

Alegia, munduko egia borobillenatzat jotzea ori ere.

Aizeak jotako kañabera batzuk baiño ez izaki askotan, eta or gabiltza gure katolikotasuna aldarrikatzen?.

GARRAXIAK.

Garraxiak bi aurpegi ditu: bata eta bestea.

Txanponak lez, berdin-berdin.

Egunaren akaberan, egunekoa ausnartzean, ez al dizu iñoiz olako lotsa berezi bat eman garraxiaren apostoladuak.

Ba, neri bai.

Garraxiak konfiantza gutxi erakusten baidu, espirituko libertade gutxi.

Edukazio-ezaren seiñale garbia da, gaiñera.

Geienez ere, norbere burua askatzearren alegin desesperagarri bat da.

Naikunde bat-guraria, ori agertzen du garraxiak, ez errealidade bat.

(Beno, beste gauza bat ere aditzera eman dezaiguke).

(Gure entzule ori gorrik dagoala-edo).

(Bere belarrietan konfiantza gutxi beintzat).

(Konfiantza gutxi orain ere ba, leen esan bezala).

(Alere, ez dezagun seriotasunik galdu).

Gero, ordea, pratikatzeko ordua eldu zitzaienean, obrak itzeri jarrai zekizkiela eskatzen zien populoak.